XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zuhaitz-mundu berriak ustegabeko sariak eskaini zizkion animalia igokariari, hala nola, intsektu-mota exotikoak, fruitu gozoak eta harrapariengandik babesteko aukera hobea. Senideek bere arrakasta aitortu behar izango zuten eta portaera hori imitatuko.

Imitatzaileen artean batzuk besteak baino igokari hobeak izango ziren, oreka hobeto mantenduko zuten edota adarretik adarrera zehazkiago edo errazago kalkulatuko zuten distantzia. Hauek zuhaitzetan geratu ziren eta bertan garatu. Inguru berriak oker gutxiago ekarri zien jaioberrietarako.

Gure ahaide zuhaiztarrak: (ezkerretik eskubira, behean) gorila, tarseroa eta humanoidea. (Goian) giboia, orangutana eta tximua.